Blogia
Wilhelm Reich eta Sexualitatea

SEXUALITATEA

SEXUALITATEA Unitate funtzional psikosomatikoa

Psikologi eta giharre-korazei buruzko ikerketak direla eta, ideia hau proposatu zuen: "Psikologi-korazak eta giharre-korazak unitate funtzional bat eratzen dute...". Badago psike eta gorputzaren artean nolabaiteko paralelismoa.
Gizakia "osotasun bezala" ulertzen da, eta bere maila desberdinetan (psikologikoa eta fisiologikoa) arau berberak segitzen ditu.
Psikoanalisi ortodoxoak honi buruz zituen ikuspuntuak:
"Soma" eta "psikearen" arteko erlazioak ez zeuden argi. Sexualitatea, bietan parte hartzeagatik, nolabaiteko arartekoa zen.
Unitatea ez zen inoiz harmonikoa. Nia eta Super Nia gatazkan sartzen dira Zerarekin, erro biologikoak dituen irrikazko munduarekin. Reichen arabera gorputz eta psikearen arteko ezharmonia hori ez da berezkoa, sexualitatearen errepresio sozialak eragindakoa baizik.
Freudek zioen: "... libido-energiaren izatearen estudioa ez da psikologiari dagokion gairik."
Reichen arabera beti elkarlotuak gertatzen dira:

PSIKEAREN ALDETIK GORPUTZAREN ALDETIK
entrega-sentimendua orgasmo-sentimendu fisiologikoa
plazerra organoetan karga bioelektrikoaren gehikuntza
arazo psikologikoak gaisotasun organikoak

Gizakia bi aurpegitako izate materiala (psikikoa eta somatikoa) dugu; alderdi bata edo bestea aztertzean errealitate berbera aztertzen da, nahiz eta ikuspuntu desberdinetatik.
Gizakiari eragiten dion indar dinamikoa indar sexuala da: "... bizidun guztiei energia sexual begetatiboak eragiten die".
Reichen eboluzioan, pazientea ezagutzeko eta sendatzeko, pertsonaren aspektu biologikoek gero eta garrantzia handiagoa izango dute.

0 comentarios